lunes, 23 de mayo de 2011

martes, 19 de abril de 2011

2. fasea_entrega

Metxikas auzoak berpiztu beharra du. Horretarako jendeak (betez ere gazteak) bertara joan beharra du bizitzera. Jende berria etorri nahi izateko alizienteak eman beharra dizkiegu. Lan produkzio berri bat exijitzen du horrek, ekipamendu minimo batzuez eta etxebizitza berriez gain. Horrek denak hirigintza mailako antolamendu berri bat ekarriko du auzora.

Auzoan aspaldi ogia produzitzeko ohitura zegoen, auzoan zehar labe dexente ageri direlarik, baina ohitura hau galdu egin zen, eta bera berreskuratzeko asmoarekin azaltzen gara. Ogi produkzioa jarriko dugu martxan, aktibitate ekonomiko gixa jendea erakartzeko.

Guk proposatzen dugun antolamenduaren ideia nagusia gune zentral publiko baten erapenean datza, inguru nahiko gertuko landa lurrak ogi produkziorako utziz.

Gaur egun dugun triangelu formako "berdegunea" berdegune bihurtu nahi dugu. Triangelu horren konplementu bezala, errepidearen beste aldean forma igualtxuko espazio bat utziz, plazarako dedikatuko dena. Errepideak kasu honetan banatzaile funtzioa ekarriko luke. hori ekiditeko (guztiz ekiditu ezin dezakegun arren), errepide horren integrazioa proposatzen da gune publiko horretan, esate baterako errepidearen adokinazioarekin. kotxeek gutxi pasatzen dira bertatik egunean zehar eta gainera plazan aktibitate kultural bat suertatzen bada, bigarren mailako kale berri batetik eraman ahal daitezke autoak.

Gune publiko horrek esan bezala berdegunea eta plaza hartuko ditu, eta bien arteko trantsizio gune bat.
Gune publiko horri muga batzuk ipintzeko, kasu honetan muga fisikoak, plazan bertan eraikin multifuntzional bat eraikiko da, plazako kota kontutan hartuz -1 oinean ogi produkzioa hartuko lukeena, behe oinean ekipamenduak (haur eskola, jatetxea eta museoa) eta ekipamenduen gainean etxebizitzak. Plazan frontoi bat kokatzen da haurrak bertan jolas ahal izateko, edota bazkari herrikoi bat edo antzeko aktibitateak antolatzen direnerako.
Beste mugetako bat beste eraikin multifuntzional bat izango litzateke, soziedadea, gaztegunea eta etxebizitzak bilduko lituzkeena.
Lehen aipaturiko bigarren mailako kale horrek etorkizuneko etxebizitza berriak antolatuko lituzke

Gune publikoaren tamaina, Metxikas auzoa hazi daitekeen mailarekin bat egongo da.

Auzoak duen beste arazoetako bat beheko baserri isolatuena da. Errepide batek batzen ditu eraztun bat eginez baina ez da nahikoa. Gure proposamenean, gune publikotik beheraino jetsiko den paseo moduko bat planteatzen da baratzaren zehar. Eraikinaren kokapenak ere harreman bisual bat dakar, eta integrazio totala ezinezkoa iruditzen zaigunez (kota aldaketarengatik), ezer baino gehiago da.





(1. tentatiba)

Eraikin horien distribuzio orientatibo bat garatu dugu, tamainaren nondik norakoa zehazteko eta ideia bat egiteko

iparraldeko eraikinak, soziedadea, gaztegunea eta etxebizitzak bilduko dituena, 18mx18m-ko kubo batean isnkribitu dugu, tamaina egokia dela deritzogu gune sozialak beheran hartzeko eta goiko partean kide askoko 2 familia hartzeko. Esan bezala orientatiboa da, eta ez da diseinu finala izango

Plazako eraikinarekin gauza bera egin da. Tamaina jakin nahi izan dugu, eraikinaren dimentsioak gutxigora behera zehaztu, eraikinak hartuko ligukeen tamaina, antolamendu orokorrerako kontutan hartzeko. Diseinua izango litzateke arazorik nagusiena. Hasierako ideia batzuekin bueltaka gaude, eraikin konbentzionala alde batera utziz, ondorengo itxura izango duena proposatzen dugu, baita ere ondorengo ebaketa izango duelarik.

martes, 29 de marzo de 2011

martes, 15 de marzo de 2011

Ereñoko Harrobiko interbentzioa

Istorioa: Garai batean (2005-2006), Gernikan musika jaialdi bat antolatu izan zen (Metalway), heavyari zuzendua. Iberiar penintsulako iparraldeko musika jaialdi (heavy) garrantzitsuena bihurtu zen, baina jaialdiaren eremua etxebizitzez betetzeko plana aurrera atera zen. Jaialdi hau Zaragozara pasa zen, beste pare bat urtez iraun zuen arte. Bitartean, Bilbon beste festibal baten sorrerari kaixo esaten genion, Kobetasonik, baina honek ere ez zuen espero zen harrera izan.

Ildo bereko jaialdi xume baten kokaleku bezala proposarazi nahi da Ereñoko harrobia. Lekuaren atontzea da gairik garrantzitsuena, eta gune bakoitzaren kokalekua. akanpada gunea zehaztu, beheko plataforma zabal bat eratu betelan potente bat eginez, tabernarak nitxo moduan jarrita, dendak plataformaren iskinean, erdian gune ireki handi bat eratuz, 2 kontzertu gune, goikoa nagusia, tabernekin, behekoa 2. mailakoa graderio batez konektatua
















(bolatxoak, jendea, rekorridoak eta egonguneak markatuz)

lunes, 10 de enero de 2011

lunes, 20 de diciembre de 2010

lunes, 22 de noviembre de 2010

Materialeen gainean

Egurra: ugariena da. Hartu eta eabili daitekeen materiala izan daiteke. Zuhaitza lurrera erori bada edo zuzenean moztu bada, pixkat moldatuz egitura elementu bilakatu daiteke, baina elementu puntual bezala. Egiturako elementu bezala erabiltzeko, egokiagoa izango da trataera bat jaso baldin badu, mozketa zuzenak eta neurri egokiak, hala nola, hezetasunaren eta horrelako beste agente erasokorren aurkako tratamendua.

Egurrezko habe/habexka/montante/langeta/karrera/etab.-en arteko loturek joko asko ematen dute egitura diseinatzeko orduan. Nagusienak mihiztadurak eta lotura mekanikoak izango lirateke




c





Harria: Urdaibai bertako kanteratik lortu dezakegun materiale gogorra. Egurraren antzera, hartu eta erabili dezakegun materiala izan daiteke, baina tratatua baldin bada egitura elementu bezala egokiagoa izango da. Harri kozkor txikiekin egindako manposteriak zementua edo antzeko produktu itsaskorren bat beharko du tarteko hutsuneetan harri guztiak batera lan egin ahal izanteko eta deformaziorik jasan ez dezan. Harri handiek estabilitate handiagoa ematen dute, geroz eta handiak izanda zailagoa izango delako mugitzea. Azken hauek askotan (harrikozkorren tamainaren arabera) ez dute koesio produkturik beharko, grabitatez (pisuarengatik) ondo eusten direlako. Garraioak ere kasu honetan garrantzia hartuko luke pisu handiak mugitu behar direlako.

Landutako harriak, sileriak, elkarren arteko lotura edo ukipen totala bermatzen dute, inkluso hauek ere mihiztuduren bidez elkar daitezke.