Egurra: ugariena da. Hartu eta eabili daitekeen materiala izan daiteke. Zuhaitza lurrera erori bada edo zuzenean moztu bada, pixkat moldatuz egitura elementu bilakatu daiteke, baina elementu puntual bezala. Egiturako elementu bezala erabiltzeko, egokiagoa izango da trataera bat jaso baldin badu, mozketa zuzenak eta neurri egokiak, hala nola, hezetasunaren eta horrelako beste agente erasokorren aurkako tratamendua.
Egurrezko habe/habexka/montante/langeta/karrera/etab.-en arteko loturek joko asko ematen dute egitura diseinatzeko orduan. Nagusienak mihiztadurak eta lotura mekanikoak izango lirateke
c
Harria: Urdaibai bertako kanteratik lortu dezakegun materiale gogorra. Egurraren antzera, hartu eta erabili dezakegun materiala izan daiteke, baina tratatua baldin bada egitura elementu bezala egokiagoa izango da. Harri kozkor txikiekin egindako manposteriak zementua edo antzeko produktu itsaskorren bat beharko du tarteko hutsuneetan harri guztiak batera lan egin ahal izanteko eta deformaziorik jasan ez dezan. Harri handiek estabilitate handiagoa ematen dute, geroz eta handiak izanda zailagoa izango delako mugitzea. Azken hauek askotan (harrikozkorren tamainaren arabera) ez dute koesio produkturik beharko, grabitatez (pisuarengatik) ondo eusten direlako. Garraioak ere kasu honetan garrantzia hartuko luke pisu handiak mugitu behar direlako.
Landutako harriak, sileriak, elkarren arteko lotura edo ukipen totala bermatzen dute, inkluso hauek ere mihiztuduren bidez elkar daitezke.
McNúltimo de la Fila
Hace 10 años