Lehenengo klaseen ostean, eta lehengo urteko ikasle batzuen ahotik entzunda, aurten Proiektuak ikasgaiaz gozatzea tokatzen zaigu. Arrazoi handia da ilusioz eta gogoz ekiteko, taldekako lana gehiegi gustatzen ez zaidan arren, limitatu egiten baititu norberaren ideiak.
Espektatiba horiek, irakasleek klasea emateko duten erarekin batera doaz, ezberdina orain arte ohituak geudenarekin. Ezin esango dugu katxondeo bat izango denik, gutxieneko seriotasun batekin hartu behar delako, baina bai gogoa izaten mantenduko digun humore puntu horrekin. Eta hori baino motibazio handiagoa emango duen gauzarik ez dago.
Gelakideen arteko giroa ere ona izango delakoan, espero dut egunero klasetik irrifar batekin irtetzea.
McNúltimo de la Fila
Hace 10 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario